Asteburuan Pro Games Fitness Championship crossfit txapelketa jokatu dute Santanderren (Kantabria, Espainia), eta Aitor Azpiazu eta Jon Lapeira azpeitiarrak nagusi izan dira taldekako modalitatean. Hain zuzen ere, bi kirolariek Lierni Osa eta Erika Sanchez zarauztarrekin osatu dute taldea, eta emaitza ezin hobea erdietsi dute. Joanes Otamendi azpeitiarrak arrasatear batekin parte hartu du txapelketan, baina horiek ez dute podiumera igotzerik lortu.