Herri Eskolak egin dituzte dozenaka lagunek

Julene Frantzesena 2021eko abenduaren 7a

Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek deituta, solasaldia, bazkaria eta kontzertua egin zituzten atzo, abenduak 6, hainbat lagunek.

Atzo, abenduak 6, Espainiako Konstituzioaren egunari muzin egin eta Herri Eskolak egin zituzten dozenaka lagunek Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek deituta. "Jai egun arrotza" zela eta, solasaldia egin zuten goizean hainbat lagunek Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Trantsizioaren garaia, garaiotan izenburupean. Segidan, bazkaria eta kontzertua izan ziren Gaztetxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide