Valentin Larrearen doinuek hartu dute parrokia

Ihintza Elustondo 2021ko abe. 8a, 18:08

Ignacio Arakistain organo jotzaileak eta Xabier Barriola tenorrak kontzertua eman dute Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Larrea zenaren piezak eskaini dituzte zuzenean.

Valentin Larrea musikariaren oroimenezko kontzertua izan da arratsaldean, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Ignacio Arakistain aritu da organoa jotzen, eta Xabier Barriola tenorra, berriz, kantuan. Larrearen hainbat pieza eskaini dute zuzenean, eta hainbat lagun bertaratu da kontzertuaz gozatzera. Emanaldia hasi aurretik, hitz batzuk egin ditu Arakistainek, eta besteak beste, Jose Luis Frantzesenak gaurko saioan eman dion laguntza eskertu du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide