In Your Face taldearen azken agurra, larunbatean Gaztetxean

Maialen Etxaniz 2021ko abe. 9a, 13:26

18:00etan irekiko dituzte Gaztetxeko ateak, eta edukiera bete arte egongo dira zabalik. Azken Agurra Fest izena jarri diote jaialdiari, eta lau musika talde igoko dira Gaztetxeko oholtzara: In Your Face, Rejects, Cold Revenge eta Estutu. Sarrera borondatezkoa izango da.  

Duela bi hilabete inguru jakinarazi zuen Azkoiti-Azpeitiko In Your Face musika taldeak ibilbidea amaitzekoa zela, Gure mendekua izeneko diskoa plazaratzearekin batera. Handik gutxira jakinarazi zuten ibilbidea ixteko jaialdia egitekoak zirela. Hain zuzen, Azken Agurra Fest egingo dute larunbatean, abenduak 11, Azpeitiko Gaztetxean.

Zapatuan 18:00etan irekiko dituzte Azpeitiko Gaztetxeko ateak, eta edukiera bete arte egongo dira zabalik. Lau musika talde igoko dira Gaztetxeko oholtzara: agurra emango duen In Your Face musika taldea, Rejects, Cold Revenge eta Estutu.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sarrera borondatezkoa izango da.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide