Adam Ondra eskalatzaileari harrera egin diote udaletxean

Nerea Uranga 2021ko abe. 10a, 15:21

Adam Ondra eskalatzailea eta Lagun Onak mendi bazkunako kideak Nagore Alkorta alkatearekin eta Aitor Bereziartua zinegotziarekin gaur, udaletxean. (Argazkia: Azpeitiko Udala)

Adam Ondra goi mailako eskalatzaile txekiarrari Nagore Alkorta alkateak eta Aitor Bereziartua zinegotziak harrera egin diote gaur eguerdian udaletxeko batzar aretoan. Ondrarekin batera Lagun Onak mendi bazkunako kideek ere parte hartu dute harreran. Udal ordezkariek eskerrak eta zorionak eman dizkiote eskalatzaileari.

Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako Mendiko Ahotsak egitasmoaren barruan, hitzaldia eskainiko du Ondrak gaur, ostirala, 22:00etan Soreasu antzokian. Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrak gidatuko du saioa. Ondra 9b+ eta 9c zailtasun mailako hainbat bide estrainekoz eskalatu dituen kirolaria da, eta 9a zailtasuneko ia 200 bide eskalatuta ditu. Horrez gainera, munduko eskaladako txapelketetan dozenaka domina ditu eskuratuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide