Atzeratu egin dute bihar egitekoak ziren Azken Agurra Fest

Maialen Etxaniz 2021ko abe. 10a, 20:11

Azken uneko osasun arazoak tarteko atzeratu dute jaialdia. Aurrerago jakinaraziko dute kontzertuen data berria. 

In Your Face (I.Y.F) musika taldearen ibilbideari amaiera emateko Azken Agurra Fest egitekoak ziren bihar Azpeitian, baina duela gutxi jakinarazi dute Azpeitiko Gaztetxeak eta I.Y.F taldeak jaialdia atzeratu beharra izan dutela. Hain zuzen, "azken uneko osasun arazo bat tarteko" utzi dute bertan behera musika jaialdia, eta jakinarazi dute aurrerago jakinaraziko dutela jaialdiaren data berria. 

Biharkoan, In Your Face musika taldea, Rejects, Cold Revenge eta Estutu ziren kontzertuak eskaintzekoak.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide