Gelditzeko etorri da Hator Hator Horror Fest

Julen Imaz 2021ko abe. 12a, 17:22

Hator Hator Horror Fest beldurrezko eta fantasiazko zinema jaialdiaren lehen edizioa egin dute egunotan herrian, eta antolatzaileak gustura daude izan duen erantzunarekin. Xanti Rodriguezek azaldu duenez, hurrengo urtean "harago" joatea da beren asmoa. 

Hator Hator Horror Fest beldurrezko eta fantasiazko zinema jaialdia egin dute ostiraletik igandera herrian, Ospel Films ekoiztetxeak eta Kulturaz kooperatibak antolatuta. Besteak beste, hainbat film emanaldi eta garagardo dastaketa izan dira egunotan, eta gaurko ekintzekin amaitu dute egitasmoa: hain zuzen ere, Xanti Rodriguezek eta haren lantaldeak workshop-a eskaini dute Sanagustin kulturgunean, eta ondoren, haurrentzako makillaje tailerra izan da, leku berean.

Hedabide honek Rodriguezekin hitz egin du, Hator Hator Horror Fest egitasmoaren lehen edizioaren balorazioa egiteko. Gustura dago hura, eta hurrengo urtera begira, "harago" iristea da beren asmoa. Beraz, gelditzeko etorri da Hator Hator Horror Fest.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide