Puro Relajo musika taldearen emanaldia izango da zapatuan

Julene Frantzesena 2021ko abe. 14a, 08:37

Puro Relajo taldeko kideak.

Soreasu antzokiko agertokian izango dira Nafarroako musikariak, eta mariatxi doinuak eskainiko dituzte horiek. Sarrerak salgai daude oraindik ere.

Puro Relajo musika taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Nafarroako taldeak mariatxi doinuak eramango ditu hara, eta sarrerak eskuragarri daude oraindik ere. Kulturaz kooperatibaren webgunean eros daitezke hamabost euroren trukean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide