Nafarroako konkista, lau artistaren ikuspegitik erakusgai

Julene Frantzesena 2021ko abe. 13a, 19:33

Igandera arte ikusi ahal izango dira Martintxo Altzuetak, Fidel Azkoagak, Javier Etaio Tasiok eta Eneko Lizardik Nafarroako konkista azaltzeko egindako lanak. Urolakoen Nafar Zuzterrakek Foru Ibilbideko aretoan zabaldu du erakusketa.

Urolako Nafar Zuzterrak taldeak antolatuta, Nafarroako konkistari buruzko erakusketa zabalik da gaurdanik. Igandera arte ikusi ahal izango dira Martintxo Altzuetak, Fidel Azkoagak, Javier Etaio Tasiok eta Eneko Lizardik Nafarroako konkista azaltzeko egindako lanak. Ostiralera arte 17:00etatik 19:30era egongo da irekita Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoa, eta zapatuan nahiz igandean, 11:00etatik 12:30era bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide