Santo Tomas eguna ospatu ohi da abenduaren 21ean, baina bigarren urtez jarraian, aurten ez dute festa ofizialik antolatu, COVID-19ak azken aldian Azpeitian izan duen hedapena tarteko. Hori dela eta, datorren asteartean, hilak 21, ohi bezala egingo dute asteroko azoka, plazan.