Goienetxeko kideek aurten ere egin dituzte Gabonetako apaingarriak

Julene Frantzesena 2021ko abe. 14a, 11:22

Goienetxeko kideak egin dituzten apaingarriekin.

Goienetxe fundazioko kideek aurten ere egin dituzte Gabonetako apaingarriak, eta horiekin atonduko dituzte herriko eraikin publikoak nahiz Bertan merkatari elkarteko saltokiak. Kortxoa, kafe kapsulak, oihal zatiak nahiz kartoiak berrerabilita osatu dituzte zuhaitz formako apaingarriak, eta dagoeneko hasi dira horiek saltokiz saltoki banatzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide