Kutxa Kultur musika programarako hautatu dute Deñe abeslaria

Julene Frantzesena 2021ko abe. 14a, 12:20

Kutxa Kultur programaren 2022ko edizioko aukeratuak –beheko ilaran ezkerretik bigarrena da Deñe–. (Kutxa Kultur)

Kutxa Kultur programaren helburua da Gipuzkoako musikariei egonaldi artistikoak egiteko aukera ematea eta profesionalizatzen laguntzea. 71 talde aukeztu dira 2022ko ediziora, eta sei talde eta bakarlari aukeratu ditu epaimahaiak; horien artean da Deñe Garcia-Bravo azpeitiarra.

Kutxa Kultur Musika 2022 egonaldi programan parte hartuko du Deñe abeslari azpeitiarrak. Kutxa Fundazioak gaur jakinarazi du zein bakarlarik eta taldek parte hartuko duten datorren urteko edizioan. Deñe Garcia-Bravorenaz gain, beste bost proiektu aukeratu ditu epaimahaiak: Kyxo, Julen, Lamiak, Txiltxoko eta Tek au Maisin.

Kutxa Kultur programaren helburua da Gipuzkoako musikariei egonaldi artistikoak egiteko aukera ematea eta profesionalizatzen laguntzea; beraz, hautatutako taldeek nahiz bakarlariek laguntza ekonomikoa eta praktikoa jasoko dituzte. Orotara, 71 proiektu aurkeztu dituzte 2022ko ediziora, eta epaimahaiak azaldu duenez, jasotako proposamen kopuruak "harritu" egin ditu egitasmoaren sustatzatileak, pandemia tarteko talde amateur gehienek ez dutelako jarraikortasunez entseatzeko aukerarik izan.

Deñek 18 urte ditu, eta duela lau urte ekin zion musika ibilbideari. Azpeitiarrak hainbat abesti egin ditu ordutik, pianoz eta gitarraz lagunduta, eta hainbat kontzertu eskaintzeko aukera ere izan du han eta hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide