Bukatu da Egunean Behinen zortzigarren denboraldia, eta Uztarriaren taldean parte hartu duten hiru lagunek jasoko dute saria. Hain zuzen ere, sailkapeneko 99. postuan, 201. postuan eta 344. postuan sailkatu diren hiru herritarrek sari bana jasoko dute. Honako hauek dira saridunak eta sariak:+
- 99. postuan: Yuri erabiltzailea (Earrabeer garagardo artisau sorta bat jasoko du).
- 201. postuan: Xegu erabiltzailea (Sakona etxaldeko otarrea).
- 344. postuan: Bort erabiltzailea (K5 upategiko txakolina).
Sarien irabazleek urtarrilaren 7a baino lehen jarri beharko dute Uztarriarekin harremanetan, bazkide@ukt.eus helbidera mezua idatzita edo 673 699 095 telefono zenbakira deituta.
Egunean Behin jokoaren zortzigarren denboraldian 1.228 lagunek parte hartu dute Uztarriaren taldean. Codesyntax enpresak garatutakoa da Egunean Behin jokoa, eta herenegun bukatu zen denboraldian 61.288 lagunek parte hartu dute. Ostegunean izango da finala, zuzenean, ETB1en. 21:30ean hasita egingo dute Biba Egunean Behin saioa.