Igandean jokatuko dute Gazteen XX. Dantza Txapelketa

Julene Frantzesena 2021ko abe. 16a, 08:23

2019ko Santo Tomas egunez egin zen dantza suelto txapelketako irudia.

COVID-19a dela eta, Santo Tomas egunean egin ordez, igandean gauzatuko dute. Soreasu antzokian izango da, 12:00etan hasita, eta hamasei bikotek parte hartuko dute.

Iazko etenaren ostean, igandean itzuliko da Gazteen XX. Dantza Suelto Txapelketa Azpeitira. COVID-19a dela eta, Santo Tomas egunean egin ordez, igandean gauzatuko dute: Soreasu antzokian izango da, 12:00etan hasita, eta hamasei bikotek parte hartuko dute.

Dantzari guztiek fandango eta arin-arin bana dantzatuko dituzte, Izarraitz txistulari taldeko musikarien eta Oskar eta Aitziber Estanga trikitilarien doinuekin. Honako hauek izango dira Soreasuko agertokian dantza egingo duten bikoteak:

  • Enara Artola eta Danel Castro (Lezo-Pasai Donibane)
  • Laiene Ezama eta Julen Urrestilla (Azpeitia-Zestoa)
  • Elene Astiazaran eta Oier Arriaran (Azpeitia)
  • Olatz Azkue eta Mikel Esnaola (Lezo)
  • Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola (Azpeitia)
  • Amaiur Otaegi eta Ugaitz Ribera (Bidania-Lezo)
  • Iara Sustaeta eta Ane Lazarobaster (Azpeitia)
  • Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla (Zestoa)
  • Hegoa Aizpuru eta Ane Egiguren (Azpeitia)
  • Ane Juanarena eta Endika Osa (Lezo)
  • June Izagirre eta Jare Labaka (Azpeitia)
  • Arrate Goikoetxea eta Joanes Zubia (Ibarra)
  • Nora Aizpuru eta Iker Zabala (Azpeitia)
  • Alaitz Elorza eta Aner Elorza (Azpeitia)
  • Jurgi Errandonea eta Onditz Esnaola (Andoain-Lizartza)
  • Jone Arriaran eta Izaro Arandia (Azpeitia

Iaz ez zen egin Azpeitiko txapelketa, pandemia tarteko, baina aurten, COVID-19aren aurkako protokoloa baliatuta, egin egingo dute. Luis Alberdi Beltzak antolatu du txapelketa, udalaren eta dantzarien gurasoen laguntzarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide