Dantza ikuskizun bikoitza izango da gaur iluntzean

Julene Frantzesena 2021ko abe. 17a, 08:06

Sirah Badiola dantzaria artxiboko irudi batean. (Sirah Badiola)

Dantza presentzia izeneko saioa eskainiko du Sirah Badiola dantzariak, eta Beldurra izenekoa, berriz, Puy Barralek eta Jone Amezagak. Dinamoa sormen gunean izango dira bi emanaldiak, 19:00etatik aurrera.

Katapulta zirkuituaren eskutik, dantza emanaldi bikoitza izango da gaur iluntzean. Dantza presentzia izeneko saioa eskainiko du Sirah Badiola dantzariak, eta Beldurra izenekoa, berriz, Puy Barralek eta Jone Amezagak. Bi emanaldiak Dinamoa sormen gunean izango dira, 19:00etan hasita, eta Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke hara joateko sarrerak –doakoa izango da–.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide