Sanagustin Dantzaleku egitasmoa izango da larunbatean

Ihintza Elustondo 2021ko abe. 15a, 08:30

Azken saioko irudi bat.

Areto dantzak egiteko aukera izango da larunbatean Sanagustin kulturgunean. 22:00etan hasiko da saioa, eta 02:00 aldera arte iraungo du.

Sanagustin Dantzaleku egitasmoaren saioa egingo dute larunbatean, abenduak 18, Sanagustin kulturgunean. Areto dantzak egiteko aukera izango da bertan; besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak dantzatu ahal izango dituzte bertaratzen direnek. 22:00etan hasiko da saioa, eta 02:00 aldera arte izango da dantzarako aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide