Ainhoa Lendinez eta Mikel Lizarralde menditerapiaz aritu dira solasean

Ihintza Elustondo 2021ko abe. 15a, 08:40

Mendiko Ahotsak zikloaren barruan eman dute hitzaldia bi kirolariek, Basazabal jauregian. 30 lagun inguru bertaratu dira.

Lagun Onak Mendi Bazkunaren Mendiko Ahotsak zikloaren barruan, Ainhoa Lendinez mendizalearen saioa izan zen atzo, asteartea, Basazabal jauregian. Mendizalea izateaz gain, kazetaria, Euskal Filologia ikasia eta dantzaria ere bada. Harekin batera aritu zen solasean Mikel Lizarralde, esklerosi anizkoitza duen kirolaria. Menditerapian parte hartu zuten biek, eta horretaz hitz egin zuten atzoko saioan. 30 bat lagun elkartu ziren Basazabalen.

Bihar, osteguna, egingo dute Mendiko Ahotsak zikloko hurrengo saioa. Hain zuzen ere, Joxe Luis Eizagirre azkoitiarraren bizipenak ezagutzeko aukera izango da, 19:00etan, Soreasu antzokian.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide