Jose Mari Azpiazuk eta Sebastian Alvarok elkarrekin idatzitako hirugarren liburua aurkeztu dute

Mailo Oiarzabal 2021ko abe. 15a, 10:49

Jose Mari Azpiazu eta Sebastian Alvaro atzo, Donostiako aurkezpenean. (Utzitakoa)

Munduko basamortuak eta haietan ibilitakoen esperientziak jaso dituzte La vida en los vacios del planeta lanean. Azpeitiarrak eta madrildarrak ondu duten trilogiaren azken argitalpena da eta Donostian aurkeztu zuten atzo, G-Naturaldiaren barruan.

Jose Mari Azpiazu azpeitiarrak eta Sebastian Alvarok elkarrekin osatu duten liburu trilogiaren azkena, La vida en los vacios del planeta, aurkeztu zuten atzo Donostian. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako G-Naturaldia egitasmoaren barruan egin zuten aurkezpena, Principe zineman.

Lehen liburuan (La vida en el límite de la vida, Bizitza bizitzaren mugan) mendiak eta mendizaletasuna, eta bigarrenean (La vida en los confines de la Tierra, Bizitza Lurraren ertzetan) Lurraren poloetan ibilitako exploratzaileen eta alpinisten abenturak eta bizipenak jaso ostean, munduko basamortuak eta haietan ibilitakoen esperientziak jaso dituzte Azpiazuk eta Alvarok liburu berrian, irudiak eta testuak uztartuta. Hainbat esploratzaile eta abenturazaleren testigantzak eta hausnarketak jaso dituzte liburuan, Theodor Monod, Gertrude Bell, Isabelle Eberhardt eta Laszlo Almasyrenak, esaterako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide