Urteko kirolari onenen sariak banatuko ditu udalak zapatuan

Julene Frantzesena 2021ko abe. 15a, 15:45

2019ko Kirol Sarien ekitaldiko irudia.

12:00etan hasita egingo dute sari banaketa ekitaldia Sanagustin kulturgunean. Kirol modalitate hainbatetan aritzen diren herritarrak dira aurtengo hautagaiak, eta hiru sari banatuko dituzte: emakume onenarena, gizon onenarena eta boluntarioaren izendapena.

Azpeitiko Udalak zapatuan banatuko ditu urteko kirolari onenen sariak. 12:00etan hasita egingo dute sari banaketa ekitaldia Sanagustin kulturgunean. Kirol modalitate hainbatetan aritzen diren herritarrak dira aurtengo hautagaiak, eta horien artean, kirolari onenen sariak –gizon eta emakume– eta boluntario onenaren saria banatuko ditu erakundeak.

Iaz, COVID-19aren pandemia tarteko, ez zuten kirolari onenen sarien ediziorik egin. 2019an egin zituzten azken izendapenak, eta orduko hartan Vanesa Cerrajero eta Julen Lopetegi triatletek urtean zehar egindako lana nabarmendu zuen epaimahaiak. Boluntarioaren izendapena, berriz, Ilunpe pilota elkarteak jaso zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide