22. Korrikaren materiala saltzeko postua jarriko dute bihar Azoka Plazaren atarian

Mailo Oiarzabal 2021ko abe. 16a, 10:19

22. Korrikaren kamixeta bat. (Korrika.eus)

18:30etik 20:30era egongo dira han AEK-ko kideak, datorren martxoaren 31n Amurrion hasi eta apirilaren 10ean Donostian bukatuko den euskararen aldeko egitasmoaren arropak eta osagarriak saltzeko.

Azaroaren 17an aurkeztu zuten 22. Korrika, 2022ko martxoan Amurrion (Araba) hasi eta apirilaren 10ean Donostian bukatuko den euskararen aldeko egitasmoa. AEK-k antolatutako lasterketak Euskal Herria zeharkatuko du 11 egunez, eta hura prestatzeko eta sustengatzeko lanean dabiltza antolatzaileak, Korrika berriari "bultzada emateko".

Besteak beste, herriz herri dabiltza AEK-koak, 22. ediziorako atera dituzten arropak eta osagarriak salduz. Azpeitian bihar jarriko dute Korrikaren materiala saltzeko postua. Azoka Plazaren atarian egongo da, 18:30etik 20:30era. Dena den, 22. Korrikaren materiala online ere salgai dagoela gogoratu du AEK-k, korrika.eus webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide