22. Korrikak baditu kanta eta bideoklipa

Julene Frantzesena 2021ko abe. 17a, 10:02

Nerea Urbizu izan da HitzEkin abestiaren zuzendari artistikoa, hark ez ezik, Anarik eta Ane Garciak kantatu dute. Hitzak, berriz, Sustrai Colinak idatzi ditu.

Martxoaren 31n hasiko den Korrikaren 22. edizioak baditu kanta eta bideoklipa. AEK-k atzo aurkeztu zituen HitzEkin abestia eta haren bideoa Iruñean, Golem Baiona zinema aretoan. Abesti hori izango da, beraz, Amurrio (Araba) eta Donostia lotuko dituen egitasmoa girotuko duena.

Nerea Urbizu izan da abestiaren zuzendari artistikoa, hark ez ezik, Anarik eta Ane Garciak kantatu dute. Hitzak, berriz, Sustrai Colinak idatzi ditu, eta bideokliparen ekoizpenaz Eymard Uberetagoena arduratu da. Urbizuk azaldu duenez, abestia "emozioanala da, soziala", eta mezua "irekia" dela esan du, nahiz eta "balio garrantzitsuak" bultzatzen dituen. "Ausarta izatea, ahalduntzea, oztopoen gainetik aurrera egitea edota beldurrak gainditzea".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide