Datorren urtearen hasierarako hainbat kontzertu iragarri ditu Kulturazek

Julene Frantzesena 2021ko abe. 18a, 08:47

Doctor Deseo taldea. (Doctor Deseo)

Besteak beste, urtarrila eta maiatza bitartean Azpeitian izango dira Unidad Alavesa, Lukiek, Ezpalak, Kaos Urbano, Vulk, Tatxers, Doctor Deseo, El Drogas, Desakato, Monte del Oso eta Anna Andreu.

2021. urtea amaitzear den honetan, datorren urtearen hasierarako hainbat kontzertu iragarri ditu Kulturaz kooperatibak. Besteak beste, urtarrila eta maiatza bitartean Azpeitian izango dira Unidad Alavesa, Lukiek, Ezpalak, Kaos Urbano, Vulk, Tatxers, Doctor Deseo, El Drogas, Desakato, Monte del Oso eta Anna Andreu.

Emanaldi horiek Sanagustin kulturgunean nahiz Soreasu antzokian izango dira, eta sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke dagoeneko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide