Galdeketarako sinadura bilketaren azken saioa egingo du bihar Azpeitiko Gure Eskuk

Mailo Oiarzabal 2021ko abe. 17a, 11:47

Gure Eskuko Azpeitiko kideak joan den udaberrian hasi ziren sinadurak biltzeko mahaia jartzen. (Gure Esku)

Tripontziaren zozketarako txartelak ere salgai izango dituzte zapatu goizean 11:00etatik 13:00etara plazan jarriko duten mahaian.

Azpeitiko Gure Eskuko kideak plazara irtengo dira berriro bihar goizean. Joan den apirilean ekin zioten Azpeitian ere "Euskal herritarrek estatus politikoa modu askean, demokratikoan eta interferentziarik gabe erabaki ahal izateko" galdeketaren aldeko sinadurak jasotzeko kanpainari, eta bihar egingo dute sinadura bilketaren azken saioa Gure Eskuko herriko kideek, 11:00etatik 13:00etara plazan jarriko duten mahaian.

Galdeketaren alde sinatzeko aukeraz gain, Gure Eskuren Tripontziaren zozketarako txartelak erosteko aukera ere izango dute herritarrek bihar plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide