Furgoneta batek su hartu du Euskal Herria kaleko garaje batean

Mailo Oiarzabal 2021ko abe. 17a, 17:47

Suhiltzaileen kamioia, sutea izan den garajearen kanpo aldean. (Maialen Etxaniz)

Furgoneta batek su hartu du Euskal Herria kaleko 46. zenbakiko etxepeko garajean. 16:15 aldean piztu da sua eta suhiltzaileak joan dira hura itzaltzera, eta udaltzainak ere bertaratu dira.

Akats elektriko baten ondorioz hartu du su furgonetak aparkatuta zegoen tokian, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Ibilgailuaren aurre alde osoa kiskaldu du suak, baina inguruan ez du beste kalterik eragin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide