Aiara Carrera, 15 urtez azpikoen Euskadiko futbol selekzioaren deialdian

Mailo Oiarzabal 2021ko abe. 17a, 17:19

Aiara Carrera. (Lagun Onak)

Espainiako autonomia erkidegoetako selekzioen arteko txapelketak prestatzen hasiko dira datorren astean 15 eta 17 urtez azpikoen Euskadiko selekzioak. Euskadiko Futbol Federakundeak gaur eman du bi taldeetako deialdien berri, eta Aiara Carrera errezildarra da Amets Aguayo hautatzaileak 15 urtez azpikoen selekziorako deitu duen jokalarietako bat.

Datorren asteartean, Santo Tomas egunez, egingo dute lehen entrenamendu saioa bi selekzioek Laudioko (Araba) Ellakuri futbol zelaian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide