Erabaki dituzte Patxi Azkargortaren oroimenezko VII. edizioko txapeldunak

Nerea Uranga 2021ko abe. 18a, 13:49

Benjamin aurrekoetatik hasi eta infantil mailara arteko pilotako finalak jokatu dituzte gaur Ilunpeko pilotariek, Izarraitz pilotalekuan. Benjamin mailako finalik ez da izan, txapelketa bukatzeko astirik ez dutelako izan.

Patxi Azkargortaren oroimenezko pilota txapelketaren VII. edizioko finalak jokatu dituzte gaur, zapatua, Izarraitz pilotalekuan. Santo Tomas egunez egin izan dituzte finalak Ilunpe elkarteko kideek, baina aurten ez da jairik izango egun horretan, eta egun batzuk lehenago jokatu dituzte txapelak erabakitzeko partidak.

Benjamin aurrekoetatik hasi eta infantil mailara arteko finalak jokatu dituzte; benjamin mailakorik, ordea, ez dute jokatu. Ilunpekoek adierazi dutenez, pandemiak eragindako egoera tarteko, maila horretako txapelketa bukatzeko aukerarik ez dute izan. Honakoak izan dira gaur jokatutako pilota partidetako emaitzak: benjamin aurrekoetan A mailan, Alain Urkizuk 16-15 irabazi du txapela Enaitz Saizarren kontra; benjamin aurrekoen B mailan, Oihan Uranga izan da txapelduna Eneko Martijari 16-12 irabazita; kimuen B mailan, Urritz Goenagak eta Joritz Aizpuruk 16-13 irabazi dute Uraitz Zelaiaren eta Aiur Labakaren kontra; kimuen A mailan, Jon Olazabalek eta Iker Ansolak jantzi dute txapela 16-3 irabazita Markel Zorrozari eta Julen Urrestillari; infantil mailan, Eneko Ulaziak irabazi dio 16-15 Ugaitz Arangureni.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide