Gaur goizean, Gabonetako apaingarrien bigarren tailerra egin dute Ekoetxean. Antolatzaileek azaldu dutenez, parte hartzaileek "lan bikainak" egin dituzte. Gainera, apaingarriak egiteko, aurrez erabilitako materialei aukera berri bat eman diete. Bakoitzaren gustura apaindutako faroltxoak egin dituzte botilak erabilita.