Jon Orbegozo, Santamas tenis txapelketan garaile

Ane Olaizola 2021ko abe. 19a, 16:51

Arrasateko kiroldegian jokatu dituzte txapelketako finalak, eta azpeitiarrak Aitor Magallanesen aurka neurtu ditu indarrak; 6-4 eta 6-4 nagusitu da.

Santamas tenis eta padel txapelketaren finalak jokatu dituzte gaur, igandea, Arrasaten (Gipuzkoa), eta Jon Orbegozo azpeitiarra nagusitu da finalean. Musakola kiroldegian jokatu du azpeitiarrak finala, eta Aitor Magallanes aretxabaldarra izan du aurrez aurre. Bi ordu eta 10 minutu iraun du partidak, eta 6-4 eta 6-4 nagusituta, Orbegozok jantzi du txapela.

(Argazkia: Mondraberri)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide