Azkoitia-Azpeitia ISBk irabazi egin du Extremadura Miralvalleren kontra

Nerea Uranga 2021ko abe. 19a, 17:10

Azkoitia-Azpeitia ISB Extremadura Miralvalleren kontra, gaur, Azkoitiko kiroldegian. (Argazkia: Mikel Amenabar)

Gogor borrokatu ondoren, irabazi egin du saskibaloiko Emakumeen Challenge Ligako Iraurgiko taldeak. Ligako hirugarren garaipena erdietsi du gaur Azkoitiko kiroldegian.

Denboraldiko hamabosgarren jardunaldia jokatu du gaur eguerdian Azkoitia-Azpeitia ISBk Extremadurako Miralvalleren kontra. Azkoitiko kiroldegian jokatu duten neurketan hasiera-hasieratik aurretik aritu da Azkoitia-Azpeitia ISB taldea, eta partidaren lau laurdenetan aurkaria baino saskiratze gehiago lortu ditu. Atsedenaldira bost punturen abantailarekin iritsi da Andoni Lazkanok zuzentzen duen taldea. 

Partidaren bukaerara arte gogor borrokatu behar izan dute Azkoitia-Azpeitia ISBko jokalariek, baina egindako lanak balio izan die garaipena lortzeko. 87-73 irabazi diete Extremadurakoei.

Ligako hurrengo jardunaldia, hamaseigarrena, datorren asteartean, abenduaren 21ean, jokatuko dute Azkoitia-Azpeitia ISBkoek etxean, 19:00etan hasita; Manuela Fundacion Raca taldearen aurka dute norgehiagoka.

(Argazkiak: Mikel Amenabar)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide