Eman daiteke izena Bilbon presoen eskubideen alde egingo den manifestaziora joateko autobuserako

Anartz Izagirre 2021ko abe. 20a, 10:09

Orkatz tabernan eros daitezke autobuserako txartelak; hamar euro ordaindu beharko dituzte landunek, eta bost euro langabetuek zein ikasleek. Urtarrilaren 8an izango da manifestazioa.

Iazko etenaren ostean, Sarek presoen eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazio nazionala egingo du urtarrilaren 8an, Bilbon. Ohi bezala, autobusa antolatu dute Azpeititik Bilbora joateko, eta dagoeneko eskura daitezke txartelak Orkatz tabernan; landunek hamar eurotan erosi ahal izango dituzte txartelak, eta ikasleek zein langabetuek, bost eurotan. Autobusa 15:30ean aterako da anbulatoriotik.

Manifestazioa Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako BIDEAN lelopean egingo dute, eta 17:00etan aterako da La Casillatik. Horrez gain, Azpeitiko Sarek beste bi mobilizazio antolatu ditu Gabonetarako; abenduaren 24an elkarretaratzea izango da, eta 31n manifestazioa. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide