Jubilatuak eta pentsiodunak urtarrilaren 10ean itzuliko dira plazara

Julene Frantzesena 2021ko abe. 20a, 13:28

Iraileko elkarretaratzeko irudia.

Gaur, astelehena, egin dute urteko azken elkarretaratzea hainbat lagunek. Lehen osasun arreta indartzeko eskera egin dute plazan elkartutakoek. 

Gaur, astelehena, egin dute urteko azken elkarretaratzea jubilatuek eta pentsiodunek, eta gaurkoan osasungintza publikoa jasaten ari den egoera "tamalgarria" izan dute hizpide protesta bukaerako irakurketan. Lehen osasun arreta indartzeko eskera egin dute plazan elkartutakoek.

Era berean, "gardentasuna" eskatu dute. "Murrizketen ondorioz galdu
ditugun zerbitzu guztiak berreskuratu behar ditugu. Osasungintzan behar diren baliabideak jarri behar dira, horrek izan behar du lehentasuna", azaldu dute.

Gabonak tarteko, bi asteko etena izango dute kontzentrazioek, eta berriz ere urtarrilaren 10ean itzuliko dira plazara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide