Uxue Ortega nagusi, 18 urtez azpikoen LXX. Bolunburu krosean

Maialen Etxaniz 2021ko abe. 20a, 17:42

(Gipuzkoako Atletismo Federazioa)

Xeyeko korrikalariak atzo jokatu zuen Bolunbururen oroimenezko lasterketa Eibarren. 

Deportivo Eibarrek antolatuta, LXX. Bolunburu Krosa jokatu zuten atzo, igandea, Eibarren (Gipuzkoa), eta Xeye atletismo taldeko Uxue Ortega azpeitiarrak lehen postua eskuratu zuen. Hain zuzen, 18 urtez azpikoen mailan nagusitu zen Xeyeko korrikalaria, proba 11 minutun eta hamalau segundon amaituta. Arrateko zelaietatik hasi zen Bolunbururen oroimenezko lasterketa, eta hainbat mailatan lehiatu ziren parte-hartzaileak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide