Datozen egunetan hainbat aldaketa izango dira hondakin komertzialen bilketan

Julene Frantzesena 2021ko abe. 22a, 10:31

Erdikalea.

Egun bakoitzean hondakin jakin batzuk bilduko dituzte, eta saltokietatik Urola Erdiko Mankomunitateak ezarritako ordurako atera beharko dituzte hondakinak.

Datozen asteetan, Gabonetako egun seinalatuetan, aldaketak izango dira hondakin komertzialen atez ateko bilketan. Egun bakoitzean hondakin jakin batzuk bilduko dituzte, eta saltokietatik Urola Erdiko Mankomunitateak ezarritako ordurako atera beharko dituzte hondakinak.

Honako hau da datozen asteetarako egutegia:

  • Bihar, abenduak 23: kartoiaren bilketa 13:00etan izango da.
  • Etzi, abenduak 24: hondakin organikoaren eta errefusaren bilketa 10:00etan izango da.
  • Abenduak 25: ez da bilketarik izango.
  • Abenduak 30: kartoiaren bilketa 13:00etan izango da.
  • Abenduak 31: hondakin organikoaren eta errefusaren bilketa 10:00etan izango da.
  • Urtarrilak 1: ez da bilketarik izango.
  • Urtarrilak 6: errefusaren bilketa 10:00etan izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide