Itsasi euskal kultur taldeak atzo eguerdian egin zuen Gabon otarrearen zozketa, eta 4605 da zenbaki sariduna. Boleto horren jabeak hilabeteko epea izango du Itsasiko kideekin harremanetan jarri eta saria jasotzeko. Halakorik ezean, ordezko zenbakiaren txanda izango da; ordezko zenbakia 2149 da.
Urtez urte Santo Tomas egunez egin izan dute zozketa plazan jarri ohi duen postuan. Aurten, baina, Manuelen harategian egin dute, han izan baita ikusgai otarrea.