Uztarria hasi da Irudhitzen 2022ko egutegia banatzen

Julene Frantzesena 2021ko abe. 23a, 10:23

Irudhitzen egutegia.

Duten tamainagatik, egutegiak ez dira buzoietan sartzen, eta beraz, banatzaileek etxeetako ateetan utziko dituzte egutegidun sobreak. Uztarriaren bazkideek soilik jasoko dute Irudhitzen lehiaketaren ondorio den egutegia.

Uztarria Komunikazio Taldea hasi da Irudhitzenen 2022ko egutegia etxez etxe banatzen. Duten tamainagatik, egutegiak ez dira buzoietan sartzen, eta beraz, banatzaileek etxeetako ateetan utziko dituzte egutegidun sobreak. Uztarriaren bazkideek jasoko dute egutegia, eta horien banaketa urte bukaerarako amaitzea aurreikusten du taldeak.

Egutegia etxean jasotzen ez duten herritarrek bost euroren trukean erosteko aukera izango dute. Hain zuzen ere, Uztarriaren bulegoan (Soreasuko Dinamoa sormen gunean) izango dira horiek salgai.

Aurtengoa Irudhitzen lehiaketaren V. edizioa izan da, eta hainbat lagunek parte hartu dute argazkiak eta hitzak uztartzen dituen sariketan. Jon Aizpuru izan da aurtengo irabazlea, eta egutegian haren nahiz beste 11 herritarren irudiak eta hitzak ikus nahiz irakur daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide