Frantziskanetako jaiotza ikusgai jarriko dute bihar

Ihintza Elustondo 2021ko abe. 24a, 08:30

Bihartik Errege egunera arte izango da ikusgai Frantziskanetako komentuan atondu duten jaiotza. 09:00etatik 12:30era eta 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik.

Gabonen atarian, jaiotza atondu dute Frantziskanetako komentuan. Orain gutxi amaitu dituzte prestaketa lanak, eta bihar, larunbata, zabalduko dute. Errege egunera arte izango da jaiotza ikusteko aukera: hain zuzen ere, goizez, 09:00etatik 12:30era izango da gunea zabalik, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Herritarrak gonbidatu dituzte jaiotza ikustera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide