Errendimenduko Gipuzkoako txapelketako mendebaldeko finalak, igandean Frontoi Txikian

Maialen Etxaniz 2021ko abe. 23a, 17:38

Frontoi Txikia, artxiboko irudi batean.

Azkoitiak eta Elgoibarrek Eskuz Banakako Gipuzkoa mailako finalak hartuko dituzte, ekialdeko lehiak Tolosan jokatuko dituzte eta mendebaldekoak Azpeitian. 10:00etan hasiko da jaialdia Frontoi Txikian. 

Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dituzte igandean, abenduak 26, Azkoitian, Elgoibarren, Tolosan eta Azpeitian. Hain zuzen, Azkoitiak eta Elgoibarrek Gipuzkoa mailako finalak hartuko dituzte, Ekialdeko lehiak Tolosan jokatuko dituzte eta Mendebaldekoak Azpeitian.

Azpeitian jokatuko dituzten finalak 10:00etan hasiko dira, eta Frontoi Txikian izango dira. Guztira, lau final jokatuko dituzte, eta honako hauek dira mailaz maila finala jokatuko duten pilotariak: 

1. Eskuz banaka 2. urteko alebinak, 2. maila:
Aimar Agirrezabal (Azkoitia) - Elorri Harreguy (Lapke)

2. Eskuz banaka infantilak, 2. maila:
Julen Goikoetxea (Murumendi) - Iker Sanchez (Murumendi)

3. Eskuz banaka 2. urteko alebinak, 1. maila:
Beñat Arrese (Gaztelupe) - Amets Izagirre (Lapke)

4. Eskuz banaka infantilak, 1. maila:
Ugaitz Aranguren (Ilunpe) - Unax Gonzalez (Aretxabaleta)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide