Unai Alberdik Azpeitian egingo du debuta profesionaletan urtarrilaren 21ean

Maialen Etxaniz 2021ko abe. 23a, 20:46

Baiko Pilota enpresarekin egingo du debuta Alberdi II.ak. Aurrelari azpeitiarrak Aretxabaletarekin batera jokatuko du Bengoetxea VI.aren eta Uriondoren aurka Izarraitz pilotalekuan. Binakako Txapelketaren barruko norgehiagokak borobilduko du pilota jaialdia. Dagoeneko eskuragarri daude sarrerak. 

Abenduaren 10ean jakinarazi zuen Baiko Pilota enpresak Unai Alberdi Alberdi II pilotariak Baikoren koadroa osatuko duela, eta Baikok gaur bertan jakinarazi du azpeitiarraren debutaren data eta lekua. Hain zuzen, Alberdik etxean, Azpeitian, egingo du debuta profesional gisa, urtarrilaren 21ean, Izarraitz pilotalekuan.

Pilota jaialdia 22:00etan hasiko da, Alberdi II.aren debuteko partidarekin, eta ondoren Binakako Txapelketako norgehiagoka izango da. Ilunpeko harrobiko aurrelariak Aretxabaletarekin batera jokatuko du profesinaletako lehen partida, Bengoetxea VI.aren eta Uriondoren aurka. Binakako Txapelketako partidan, aldiz, Urrutikoetxeak eta Arangurenek Jakaren eta Mariezkurrena II.aren kontra neurtuko dituzte indarrak. 

Dagoeneko eskuragarri daude urtarrilaren 21eko pilota jaialdirako sarrerak, lotura honetan

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide