Binakako Erremonte Txapelketaren finalera sailkatu da Jagoba Labaka

Ihintza Elustondo 2021ko abe. 26a, 10:22

Urriza bikote duela jokatuko du finala, Ansa II.aren eta Martirenaren aurka, ostegunean, Galarretan. Aizpuru III.a finaletik kanpo gelditu da.

Binakako Erremonte Txapelketaren finalaurrekoa jokatu zuten herenegun Hernaniko Galarretan (Gipuzkoa), eta Jagoba Labaka azpeitiarra finalera sailkatu da, Urriza bikote duela. Ansa II.aren eta Martirenaren aurka jokatuko dute finala, hilaren 30ean, ostegunez, Galarretan.

Ostiralean jokatutako finalaurrekoan, Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a hartu zituzten mendean Labakak eta Urrizak, 36-40 emaitzarekin. Finalerdiko azken txanpa oso parekatua izan zen, gorabehera askokoa, baina, azkenerako, garaipena egungo txapeldunen aldekoa izan zen. Aurretik, Ansa II.ak eta Martirenak 40-25 irabazi zieten Juaneneari eta Aizpuru III.ari. Aizpuru III.a, beraz, finaletik kanpo gelditu da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide