Gipuzkoako Pala Motzeko Lehen Mailako finala jokatu dute gaur, Olaberrian. Oier Alkorta azpeitiarra izan da finalistetako bat, Xabier Ibarguren bikote zuela; Ordiziako Oiangu kluba ordezkatu du bikoteak. Errenteriako Eple klubeko Ruben Pichel eta Aitor Estefano izan dituzte aurkari, eta aise gailendu dira Alkorta eta Ibarguren. Izan ere, 40 eta 22 irabazi dute finala, eta beraz, haientzako izan da txapela.