Jon Orbegozok irabazi du Udazkeneko Tenis Txapelketa

Ihintza Elustondo 2021ko abe. 26a, 20:18

Jon Orbegozo, ezkerrean, garaikurra eskuetan duela.

Udazkeneko Tenis Txapelketako finala jokatu dute gaur Azkoitian, eta Jon Orbegozo azpeitiarra gailendu zaio Agustin Quintanari. 

Txerloia tenis klubak antolatuta, Udazkeneko Tenis Txapelketako finala jokatu dute gaur, Azkoitiko Txerloiako pistetan. Jon Orbegozo azpeitiarra gailendu da gaurko lehian. Hain zuzen ere, 6/3, 6/1 irabazi dio Agustin Quintanari. Ondoren, argazkia atera dute lehiakideek eta antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide