Ohiko odol ateraldia izango da bihar

Ihintza Elustondo 2021ko abe. 28a, 10:42

Odola emateko hitzordua egunean bertan eskatu beharko da, 08:30etik 13:00etara bitartean, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Odola emateko aukera izango da bihar –asteazkena– Azpeitian, Parrokiaren Soreasuko lokalean, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Lokal horretarako sarrera Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago. Osasun egoera tarteko, odola eman nahi duten herritarrek izena eman behar dute aurrez. Hitzordua egunean bertan eskatu behar da, 08:30etik 13:00etara bitartean, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide