Koronabirusa Azpeitian

Zazpi egunetara murriztu dute COVID-19az kutsatutako herritarren itxialdia

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 29a, 17:18

Txertatu gabekoak kontaktu zuzena izan badira, hauek ere zazpi egunetako berrogeialdia egin beharko dute. Osasun Publikoaren Batzordeak erabakitako neurria berehalakoan jarriko da indarrean.

Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegotako ordezkariek osatzen duten Osasun Publikoaren Batzordeak aho batez erabaki dute hamar egunetatik zazpira jaistea COVID-19 positiboen itxialdia. Gainera, itxialdia amaitzeko ez da bigarren PCR probarik egin beharko, orain arte bezala.

Era berean, kutsatuarekin harreman zuzena izan duten eta txertatu gabe dauden pertsonek ere zazpi egunetako isolamendua egin beharko dute etxean. Txertatuek, orain bezala, ez dute itxialdirik egin beharrik izango.

Bilera gaur eguerdian deitu dute, 14:00etan hasi da, eta 16:00 aldera bukatu. Neurria berehalakoan sartuko da indarrean, Osasun Protokoloak ondorengo orduetan egokitu bezain azkar.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide