Sansebastianak 2022

Sansebastianetako danborradak kolokan, Labik hartutako neurriak tarteko

Julene Frantzesena 2021ko abe. 30a, 12:04

2020ko helduen danborradako irudia.

Gaur-gaurkoz, ez dago helduen nahiz umeen danborradak ohi bezala egiteko baldintzarik. Dena den, Azpeitiko Udaleko eta danbor taldeetako ordezkariek Gabonetako jaiegunak eta gero egingo dute gaia aztertzeko bilera.

Sansebastianak gerturatzen ari dira, eta kolokan dira 2022ko helduen eta haurren danborradak. Izan ere, Labik herenegun onartu zituen eta atzotik indarrean diren neurriak tarteko, ezin dira 800 lagun baino gehiago elkartu aire zabaleko ekitaldietan. Gainera, neurri hori indarrean izango da urtarrilaren 28ra arte; hau da, sansebastianak igaro ondorenera arte.

Horrenbestez, gaur-gaurkoz, ez dago danborradak ohi bezala egiteko baldintzarik, baina dena den, Azpeitiko Udaleko eta danbor taldeetako ordezkariek Gabonetako jaiegunak pasatu eta gero egingo dute iritziak jasotzeko, ekarpenak biltzeko nahiz egoera aztertzeko bilera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide