Ekindar Azpeitiko energia kooperatibaren aurkezpena egin zuten abenduaren 15ean Sanagustin kulturgunean, eta abenduaren 22an merkatariekin beste bilera bat egin zuten, merkatariek eta Bertan elkarteak hala eskatuta, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Udalak nabarmendu duenez, juntadizoaren ostean hainbat izan ziren Ekindarrera batzeko aurreinskripzioa bete zuten merkatariak, eta azaldu dute oraindik ere irekita dagoela horretarako aukera, Ekindarren webgunean. Bertan aurki daiteke proiektuaren inguruko informazio guztia ere.
Ekindarrek 450 familiaren eta establezimenduren energia beharrak asetzeko gaitasuna izango du, eta horretarako 2.200 plaka fotovoltaiko ezarriko dituzte Urrestillako Kaminazpi izeneko eremuan.