Eguraldi ederra lagun egin dute gaur, abenduak 31, XX. San Silbestre lasterketa herriko kaleetan zehar, eta bi izen handi utzi ditu gaurko probak: Julen Ozaeta eta Maite Etxezarreta. Ozaetak hemezortzi minutu eta 57 segundo behar izan ditu proba amaitzeko, eta gertu izan du bigarren sailkatua, Ekain Larrea; hark, hemeretzi minutu eta hiru segundotan amaitu du proban. Gizonetan hirugarren sailkatua, berriz, Joseba Olaetxea izan da; hemeretzi minutu eta hiru segundo behar izan ditu lasterketa amaitzeko.
Nesketan Maite Etxezarreta azpeitiarra izan da lehen sailkatua, eta 22 minutu eta lau segundo behar izan ditu ibilbidea amaitzeko. Bigarren postuan, berriz, Eneritz Iraola sailkatu da, eta 24 minutu eta 18 segundotan amaitu du proba; hirugarren, berriz, Ioana Osak egin du, eta 24 minutu eta 27 segundo izan da egin duen denbora. Azpeitiko eta Azkoitiko lehen sailkatuen izenak ere jakinarazi dituzte sari banaketan. Mutiletan, Jokin Sudupe (19:52) eta Javier Egiguren (19:56) izan dira lasterrenak, eta nesketan, Maite Etxezarreta (22:04).
Proba amaitu bezain laster egin dute sari banaketa plazako kioskoan, eta Agustin Lizarralde Azpeitiko Udaleko zinegotziak banatu dizkie garaikurrak eta sariak irabazleei.
Honako lotura honetan ikus daitezke gaurko probaren sailkapen orokorra eta korrikalari bakoitzak egindako denbora zehatza.