'Peru krokodiloa' ikuskizuna izango da etzi Soreasu antzokian

Anartz Izagirre 2022ko urt. 2a, 17:45

Kantu Koloreko kideak izango dira 'Peru krokodiloa' aurkezten.

18:30ean izango da emanaldia, eta sarrerak eskuragarri daude Kulturazen webgunean, hiru euro eta erdiren truke.

Kantu Kolore taldeak Peru krokodiloa ikuskizuna eskainiko du etzi, asteartea, Soreasu antzokian. 18:30ean izango da emanaldia, eta sarrerak Kulturazen webgunean eskura daitezke, hiru euro eta erdiren truke. Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduriko proiektuaren zuzeneko emanaldia da, eta honela dio sinopsiak: "Peru krokodiloa Afrikara abiatuko da. Ari, Miel eta gainontzeko lagunak bere bila joango dira bere ondoan egoteko. Bertan abentura zoragarriak biziko dituzte. Peru topatuko al dute? Bertan geratuko ote dira?".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide