Arrats gorri, goiz argi

Ihintza Elustondo 2022ko urt. 4a, 10:50

Zerua arrosa bilakatu zen atzo iluntzean, irudi ikusgarriak utziz. Herritar asko eta asko etxean sartuta dauden honetan, eskertuko zuten naturaren ikuskizuna.

Neguaren betean egonagatik, azken egunotako ilunabarrek ez dute adierazten tristurarik. Atzo iluntzean, esaterako, argazkiko itxura zuen zeruak: Urola ibairaino iritsi zen haren kolore arrosa. Herritar asko eta asko etxean sartuta dauden honetan, eskertuko zuten naturaren ikuskizuna. Arrats gorri, goiz argi dio esaera zaharrak, eta ea pixkanaka-pixkanaka egunek lehengo argitasuna berreskuratzen duten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide