Datorren astean zabalik izango da igerilekuaren eraikineko muskulazio gela

Julene Frantzesena 2022ko urt. 5a, 12:11

Igerilekuaren eraikineko muskulazio gela.

Eremu horretako makinak berritu behar zituzten datorren astean, eta beraz, egun horietan eremua itxita egotea aurreikusten zuen udalak. Dena den, lanok atzeratu egingo dituzte, nahiz eta ez duten data berria jakinarazi.

Datorren astean igerilekuko muskulazio gelako makinak berritzekoa zen Azpeitiko Udala, baina azken uneko "arazo" batzuk tarteko, atzeratu egingo dute egiteko hori. Datorren astean, beraz, ohiko moduan izango da zabalik eremu hori.

Aurrerago egingo dituzte lan horiek, baina oraindik ez dute zehaztu noiz gauzatuko dituzten. Udalak azaldu duenez, baina, aurrerago jakinaraziko du lanak noiz egingo dituzten. Makina aldaketak egiten dituzten egunetan itxita egongo da igerilekua kokatuta dagoen eraikineko muskulazio gela, baina herritarrek kiroldegikoa erabili ahal izango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide