Aitor Merino zinemagilearen Fantasia dokumentala ikusteko aukera izango da igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Igandeko emanaldia 19:30ean izango da, eta astelehenekoa, ikusleen egunekoa, 21:00etan. Bi saioetarako sarrerak honako lotura honetan eskura daitezke.
Fantasia dokumentalak Merinoren familiak Mediterraneoan barrena egindako itsas bidaia bateko intimitatea jasotzen du, eta besteak beste, zahartzaroaz, familiaz eta memoriaz hausnartzen du senideekin.